XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PILARren jarrerak eta bere tonu mingotsak PEDROren interesa berpizten dute.
Biletea itzultzen dio eta ZERBITZARIAri zeinu bat egiten.
PILAR.- Ez naiz puta, bizi-alarguna naiz... hirurogeikadakoa....
PEDRO.- Ni bezala. Larogeikadakoa ere bai ni....
Bat bateko premia sentitzen duela dirudi.
PEDRO.- Non dute telefonoa? PILAR.- Esperantzarena... Ez dute erantzungo garai hauetan....
Obra onak goizez egiten dira... Hor, irteeran....
Ez duzu hanka egingo, ezta? PEDRO.- Ez, segituan nator.
Keinu batez ZERBITZARIAri koparen ardura berea duela adierazten dio eta telefonoetarantz doa bidea zabalduz.
PEDROk kabinan LURDES lasaitzeko eginahalak egiten ditu, beldurtu egingo bide bait zen hau.
PEDRO.- Lurdes, ni naiz... Pedro... Ez ez nago Keparekin, ez da ezer... Zurekin hitzegiteko gogoa nuela, besterik ez....
Etenaldia egiten du: PEDRO.- Bai, konturatzen naiz lanean ari zarela... Ezetz ez nagoela edana... burutik, izan liteke....